XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi urte elkar ikusi gabe, elkarri hezetasunak miatu gabe eta paradero hartan elkartu behar, nire buruaz haserretzen hasia nintzen, baina, alferrik, nire eztulak gero eta lehorrago jarraitzen zuenez, kamamila atera zidan, eta - Zu ez zaude batere ondo.

Senarraz galdetu zidan eta nik senarrik ez aipatzeko mesedez, baina Josek egoskor: - Ba, nik zure senarrarekin hitzegin behar dut.

Telefonorantz jaiki zen, nik ezetz, ez zidan kasorik egin, nik azkenean ukatu ez nion numeroa markatu eta - Nahi duana pentsa baina hator lehen bait lehen, hire emaztea ez zegok batere ondo.

Ezin nuen eztula menderatu, bizitza, mundua, taberna itotzen ari zitzaizkidan biriketatik eztarrira bitarteko pasadizoan, ez naiz ezertaz oroitzen, hospitaleko maindire zurien artean hogei bat egun, senarrak ez zion inori adierazi nora eraman ninduen, haren bisitaldi aspergarri bezain laburrak bakarrik izan nituen, besterik ez, hogei bat egun eta etxeratu ninduen berriro, itsas ondoko etxera eraman ninduen, (...).